Zer egin heriotze bat delarik ?
Heriotze agiria
Lehen gauza, mediku batek heriotzea egiaztatu behar du eta heriotze agiri bat egin behar du.
Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu aintzin
Nahi baduzi hilaren gorputza beila leku batetarat ekarri, behar gituzue deitu.
Ahal dugu gorputza gure hil beila lekuan edo beste hil beila leku batetan presentatu (Euskal Herrian edo Frantzia). Bixtan da, etxean ere presentatzen ahal dugu gorputza.
KASU : heriotzearen ondotik, 48 oren badira lekuz aldatze horren egiteko.
Heriotzaren deklarazioa
Heriotzaren deklarazioa 24 oren barne egin behar da, heriotza gertatu den herriaren herriko etxean.
Deklarazio horrentzat behar diren paperrak :
Heriotze agiria + familiako liburuxka ,ahal bada (bestenaz galdeginen dugu sortze agiri bat herriko etxean)
Heriotza ospitalean gertatzen bada, deklarazioa ospitaleko zuzendaritzak egiten du. Orokorrean, familiak hautatu ehorzketa enpresak egiten ditu bete behar diren urratsak, edozoin heriotze lekuan.
Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu ondoren
Etxetik edo beila lekutik ospakizun (erlisionezkoa edo zibila) lekura edo/eta hilobirat garraitzea da.
Hilobiratzeko edo kutxaren zerratzeko baimena
Kutxaren zerratzeko baimena, behar beharrezkoa hilobiratzeko, egoera zibileko ofizial batek egiten du. Ehortzketa enpresak egiten du urrats hori.
Hilobiratzea
Egiten da hilerrian herriko auzapezaren baimenarekin.
Hilobiratzea, heriotzaren ondoko 24 oren eta 6 egunen artean egin behar da.
Lurperatzea behar da egin, edo familiako hilobi kontzesione batean, edo pertsonal hilobi kontzesione batean,edo herriko hilobi batetan, herriak urririk utzirik 5 urterentzat.
Ehorzte lekuarentzat, hiru hautu badira :
– Heriotza gertatu herrian
– Zendu den pertsona bizi zen herrian
– Dagoen familiaren hilobian
Gorputz errausketa
Gorputz errausketaren egiteko behar dira :
– ehorzketa antolatzeko gaitasuna duen pertsonak idatzitako galdea,
– pertsona horren bizilekuaren frogagiria eta nortasun agiria,
– mediku agiri bat erranez heriotzak ez duela auzitegi-medikuntzako arazorik eta zendua den pertsonak ez duela kardiako protesiarik.
Gorputz errausketak heriotzaren ondoko 24 oren eta 6 egunen artean egin behar da.
Hautsak barreiatzen ahal dira hortako apaindu leku berezi batean edo hauts ontzi zerratu batean bilduak. Hauts ontzi hori, familiak hilen orroitarriaren gainean lotzen ahal du, «colombarium » batean finkatuz edo hilobiratzen ahal du.
Naturan hautsen hedatzea (itsasoa, mendia...) posible da, bainan ehorzketa araubideek
debekatzen dute etxean edo bere lur puxka batean atxikitzea, bai eta bide edo autobide batean hedatzea.
Ehorzketen ondotik
Ehorzketen ondoko egunetan, Maitek segitzen eta laguntzen zaitutze oraino :
– egunkarian, eskertzeko abisua pasaraziz
– eskertzeko gutun sinple edo pertsonalizatuak proposatuz eta eginez
– heriotz ondoko urrats administratiboak eginez zuen deskantsatzeko
– zuen hilobia lorestatuz