Zer egin heriotze bat delarik ?

Heriotze agiria

Lehen gauza, mediku batek heriotzea egiaztatu behar du eta heriotze agiri bat egin behar du.

Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu aintzin

Zendua den pertsonaren gorputza, ehorzte ganbera batetara garraiatu nahi baduzue, deitu behar nauzue.
Zenduaren gorputza ehorzte ganberara garraiatzen ahal dut Euskal herriko edo Frantziako edozein ganberara eramanez. Bistan dena, etxerat eramaitea posible dut ere.
KASU : heriotzaren ondotik, 48 oren badira lekuz aldatze horren egiteko.

Heriotzaren deklarazioa

Heriotzaren deklarazioa 24 oren barne egin behar da, heriotza gertatu den herriaren herriko etxean.

Deklarazio horren egiteko beharrezkoa diren dokumentoak dira :
Heriotza agiria + Familiako liburuxka ahal den neurrian (ezin bada, sortagiria galdegiten dut herriko etxean)

Heriotza ospitalean gertatu bada, gehienetan ospitaleko zuzendaritzak du deklarazioa egiten.
Ene enpresak, familiak mandaturik, urrats horiek eginen ditu, heriotza edozein tokitan gertaturikan ere.

Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu ondoren

Etxetik edo beila lekutik ospakizun (erlisionezkoa edo zibila) lekura edo/eta hilobirat garraitzea da.

Hilobiratzeko edo kutxaren zerratzeko baimena

Egoera Zibileko Ofiziariak, ehorztearen egiteko beharrezkoa den kutxaren zerratzeko baimena emaiten du. Urrats horiek ene enpresak ditu egiten.

Hilobiratzea

Nik eginik, herriko auzapezaren baimenarekin hilerri batean egiten da.
Heriotzaren ondotik, 24 orenen eta 6 egunen artean egiten da.
Hilobiratzea, familiako edo norberak duen hilobi batetan edo herriko etxeak, 5 urtez uzten duen lur amankomun batetan egiten da.

Ehorzte lekuarentzat, hiru hautu badira :

– Heriotza gertatu herrian
– Zendu den pertsona bizi zen herrian
– Dagoen familiaren hilobian

Gorputz errausketa

Gorputz errausketaren egiteko behar dira :
– ehorzketa antolatzeko gaitasuna duen pertsonak idatzitako galdea,
– pertsona horren bizilekuaren frogagiria eta nortasun agiria,
– mediku agiri bat erranez heriotzak ez duela auzitegi-medikuntzako arazorik eta zendua den pertsonak ez duela kardiako protesiarik.
Gorputz errausketak heriotzaren ondoko 24 oren eta 6 egunen artean egin behar da.

Hautsak barreiatzen ahal dira hortako apaindu leku berezi batean edo hauts ontzi zerratu batean bilduak. Hauts ontzi hori, familiak hilen orroitarriaren gainean lotzen ahal du, «colombarium » batean finkatuz edo hilobiratzen ahal du.
Naturan hautsen hedatzea (itsasoa, mendia...) posible da, bainan ehorzketa araubideek debekatzen dute etxean edo bere lur puxka batean atxikitzea, bai eta bide edo autobide batean hedatzea.

Ehorzketen ondotik

Ehorzketen ondoko egunetan, Maitek segitzen eta laguntzen zaitutze oraino :
– egunkarian, eskertzeko abisua pasaraziz
– eskertzeko gutun sinple edo pertsonalizatuak proposatuz eta eginez
– heriotz ondoko urrats administratiboak eginez zuen deskantsatzeko
– zuen hilobia lorestatuz

Accueil, Accompagnement, Écoute, Soutien : telle est ma VOCATION !

Etxean edo Hil beila lekuan

À votre service

Hitzordua zuen gustura finkatzeko Maite deitu 05.59.37.40.00 zenbakira

euEuskara