Zerbitzuak

Ehorzketa antolaketa osoa etxean edo hil beila lekuan

Ehorzketen antolaketa osoaz arduratzen naiz familiaren baimenarekin baita arauen arabera : urratsak, hilkutxaren hautua, hilobitzea edo gorputz erraustea, egunkarian agertzea, loreak, plakak, hilobi harria...

Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu aintzin eta ondoren

Heriotza gerta daiteke etxean, ospitalean, klinikan, zahar etxean edo medikuntza zerbitzua duen edozein etxeetan, naturan edo oraindik atzerritar herri batetan… Orduan etxeratzeko edo beila lekura eramaiteko galdera pausatzen da. Dena den, urratsetaz eta familiak eskatu lekura garraiatzeaz arduratzen naiz.
Higiene eta agertze artak eginen dira. Agertze lekura garraiatzea heriotzaren ondotik 24 oren barne egiten da (cf mediku agiria).
Zenduak diren pertsonak hauen bildutasun tokirat eremanak izanen dira (zeremonia edo gorputz erraustegia) eta/edo hilobi lekura eta hau mugagainetik ere beharrez. Garraiatzeari doazkion formalitatetaz arduratzen naiz.

Familien laguntzea

Langileek formakuntza sakon bat segitu dute, dolutan den familiaren penaren arintzeko, hauen beharrei eranginkorki erantzuteko, familiaren entzuten egoiteko, hauen ondorio psikologikoak arinduz…
Maite den pertsona baten galtzeak sortzen duen oinazearen kentzea ezinezkoa baldin bada ere, hunen ttipiarazten eta jasangarria bilakarazten entseatuko naiz.

Aurrekondu pertsonalizatua eta urririk

Ehorzketa zerbitzuen prezioa galdegin dezakezue, ahal bezain zuzen estimatuko dizuet, galdetzea ez ezazuela duda. Hitzordu baten galdegiteko deitzen nauzue eta horrela ene zerbitzua hobeki azalduko eta estimatuko dizuet.

Urrats eta formalitate administratiboak

Medikuak heriotza egiaztatu ondoren, urrats administratibo guzietaz arduratzen naiz.
Ehorzketen ondotik, zuen arintzeko nik betetzen ahal dituztan formalitateak zehazten dituen gida bat emanen dizuet.

Ehortz ornidurak

Zuek hautatu plakak proposatuak izanen zizkizue. Zendua den pertsona maitearen argazkiei esker, paisaia batean kokatuz, kalitatezko euskarri batean, desberdinki omentzen dut. Nere dendan granitezko edo Altuglasezko ornidura ainitz proposatzen ditut, lore eta hauts ontziak, gama biologikoa.

Lore apailuak

Lore apailu naturalak (lekuko lilizainek eskainirik nahiz gero) edo sintetikoak proposatzen ditut tokirat eskuetaratuz (beila lekua eta gero nahi den tokirat), edozoin karietara (ez ehorzketarentzat bakarrik).

Ehortz kontratuak

Nahi duten pertsonek, bizi direnean, aintzinetik hauen ehorzketa osoaren antolaketa (erlisiozko ospakizun edo zibila) hilobiratzea edo gorputz erraustea, ehorzketa enpresa baita ordaintzeko modua pentsatzeko.
Ikus « Aurrez ikuste » titulua →

Accueil, Accompagnement, Écoute, Soutien : telle est ma VOCATION !

Etxean edo Hil beila lekuan

À votre service

Hitzordua zuen gustura finkatzeko Maite deitu 05.59.37.40.00 zenbakira

euEuskara