Baigorriko eskualdeari lekuko aterabide bat ekarri nahian, Patrick Ocafrainek, sortzez Bankarra, pilotari ezaguna eta, Iholdiko ehorzketa etxearen jabe den Maite Etchartek, 2013 urte hastapenean ehorzketa etxe baten eraikitzea Baigorrin erabakitzen dute.
Formakuntza berezi bat jarraiturik eta prefeturaren gandik baimena lorturik, Maite eta Patrick lurralde huntako dosier guzien tratazeko gai dira, ehorzketa osoak antolatuz, familien ahalak eta nahibeteak errespetatuz.
Gure enpresa, lurralde huntako beste ehorzketa enpresetaz bereixten da osoki disponible delako eta sustut ttipia delako : bi langile baizik ez ! Horri esker, deituak girelarik, hunkia den familia bakoitzarekin harreman berezi eta bakar bat sortzen dugu.
« Patrick joan zauku, bere BIZI Berriaren bidean, bere ibiltzeko makila eskainiz eta elgarrekin kurritu nahi genuen bide hortan, bakarrik segi dezadan konfiantxa eginez, zerumuga berri bati buruz joan da... « Bere zuhurtziaz jabeturik lagunduko nau ! »
« Gure lemak « Bai Geroari » zeru ederrenetara eta gailur gorenetara eraman zaitzatela. Bidaia on Patrick ! »
Maite.
« Suertez, bidean, Alain kurutzatu dut. Jakinez, bakarrik dabilana lasterrago doala, bainan bi izanez urrunago heltzen dela. Patrick zenak utzi makilaren hartzea eskaintzen diot. Ez batere haren lekia hartuko duelakotz bainan ibili behar dutan bide zakar eta batzutan nekeetan lagunduko nauelako.
Eta horrela dugu gure abentura segituko beti zuen hobeki gidatzeko xedearekin. »
Maite.
Harrera, Laguntza, Entzutea, Sustengua : dira Baigeroari ren EGINBIDEAK !
Etxean edo Hil beila lekuan
Zure zerbitzuko gira noiz nahi 24h/24
Hitzordua zuen gustura finkatzeko Maite deitu 05.59.37.40.00 zenbakira
Zure zerbitzuko gira noiz nahi 24h/24
Egunaz edo gauaz
Bai…geroari
Esperantza mezu bat
