Zurgintzan eta maiasturuntzan bost belaunaldi huntan berezitua den Etchart enpresak ehorzketa jardueren garatzea erabaki du 2009an. Betidanik maiasturuak hortaz arduratu dira herrietan hilkutxa eginez.
Iholdiko eskualdeari eta auzo herrier lekuko aterabide bat ekarri nahian (Irisarri, Heleta, Armendaritze, Landibarre, Mehaine Suhuskune, Donostiri… eta beste hainbat) Iholdiko beila lekua eraiki dugu 2009an.
Formakuntza berezi bat jarraiturik eta prefeturaren gandik baimena lorturik, Maite eta Jean-Bernard lurralde huntako dosier guzien tratazeko gai dira, ehorzketa osoak antolatuz, familien ahalak eta nahibeteak errespetatuz.
Gure enpresa, lurralde huntako beste ehorzketa enpresetaz bereixten da osoki disponible delako eta sustut ttipia delako : bi langile baizik ez ! Horri esker, deituak girelarik, hunkia den familia bakoitzarekin harreman berezi eta bakar bat sortzen dugu.