Gure zerbitzuak
Ehorzketa antolaketa osoa etxean edo hil beila lekuan
Ehorzketen antolaketa osoa emana zauku familien nahikeriarekin eta hori legeak errespetatuz : administratibo urratsak, kutxaren hautua, zeremonia, hilobiratze edo gorputz errausketa, prentsan argitaratze, lore, ornidura, hil hobiaren hautatze…
Gorputzaren garraiatzea hilkutxan sartu aintzin eta ondoren
Heriotza etxean, ospitalean, klinikan, xahar etxean edo edozoin erietxetan gertatzen ahal da.
Zenduaren etxerat itzultzea edo beila lekurat ekartzearen arrazoa presentatzen da.
Garbitasun eta presentaketa artatzeak egiten dira. Edozoin kasuetan, heriotzaren ondoko 24 orenetan behar da gorputzaren lekuz aldatzea egin. Epe hori luzatzen ahal da 24 orenez, gorputzak kontserbatze artatzeak ukan baditu.
Mugaz bestalderat ere egiten dugu gorputzen ibiltzea bete behar guziak eginez.
Familien laguntzea
Langileek, formakuntza sakon bat segitu dute dolutan diren familiak goxatzeko, beren galdeer eta beharrer ihardetsiz, ondorio psikologikoak ttipituz...
Ez bada posible bihotzminaren kentzea urbileko bat galtzen delarik, ahal bezain ezti eta jasangarri bilakatzen entseatuko gira.
Aurrekondu pertsonalizatua eta urririk
Ez beldur izan gure zerbitzuen prezioaren galdegiteko, ahal bezain xuxen eginen dugu.

Urrats eta formalitate administratiboak
Medikuak, heriotza ohartu orduko, formalitate administratibo guziak gure gain hartzen ditugu.
Ehorzketen ondotik, emanen dauzuegu, sei ilabete barne egin behar diren urrats guzien lista.
Ehortz ornidurak
Gure lekuko saltokiak eskaintzen ditu ehortz ornidura desberdinak, altuglas edo granitezkoak, lore ontzi, hauts ontzi…
Lore apailuak
Proposatzen ditugu ere lore natural apailuak (lekuko lore saltzaileekin) edo artifizialak ekarraraztea unirik (hil beila lekutik edozoin lekurat gure gain), edozoin karietara (ez ehorzketarentzat bakarrik).
Ehortz kontratuak
Nahi duten pertsonek, bizi direnean, aintzinetik hauen ehorzketa osoaren antolaketa (erlisiozko ospakizun edo zibila) hilobiratzea edo gorputz erraustea, ehorzketa enpresa baita ordaintzeko modua pentsatzeko.
Ikus « Aurrez ikuste » titulua →