Aurrez ikuste

Biziaren baldintzen bilakaerak, urruntasunak, familietan loturen ahultzeak, zahar etxean sartzeak... ehorzketen aurrez ikustearen garapena sortu dute.
Lagun bat, familako bat edo hurbileko baten galtzea memento zaila da. Emozio kolpe gogor baten pean izanez, ingurukoek laster urrats administratiboetaz eta antolaketa osoaz arduratu behar dute.

ZENDAKO ?

Ehorzte kontratuak bi arrazoiengatik emendatzen dira :

  • Hurbilekoen arintzeko

Familia guziek ez dituzte ustegabeko gastu horiek ordaintzen ahal. Beren hurbilekoer diru kargurik ez uzteko, presuna bakotxak hartzen ahal du ehorzketa aurrez ikuste bat.

  • Azken nahikerien errespetatzeko

Ehorzketa aurrez ikustea kontratu hartzailea eta ETCHART hil beila enpresa lotzen dituen kontratu bat da. Kontratu hunek ehorzketaren ibilbide guzia deskribatzen du (ospakizun desberdin, hilobiratze edo gorputz hauste, kutxa hautatze, ...) bakoitzaren nahikeria errespetatuz.

Aurrez ikustearen egiteak, segurtatzen du beti norbait okupatuko dela bizitzako azken aldia hortaz, bakarrik edo familiatik urrun izanikan ere.

NOLA ?

Maite deitu behar da. Hitzordu bat adosturik, bere bulegoan edo zuen etxera jinez, zuen azken nahiak zehaztuko dituzue. Aurrekontu pertsonalizatua urririk eginen dizue Ehorzte Aurrez ikuste Kontratua finkatu aintzin.

NOIZ ?

Zuen bizitzako edozoin momentuetan, kontratu horren abantailei luzaz gogoetatu ondoan, zuen xerbitxuko izanen gira.
Zahar etxean sartu eta, dena aintzinetik antolatua dela jakiteak, urrats horiek eginikan lasaitasun bat dakar.

BAZINAKITEA ?

Ehorzketa enpresa batetan ehorzketa kontratu bat egina delarik, ehorzte enpresaz noiz nahi alda litaike : aski da hautatua izan den enpresa berria abisatzea.

Accueil, Accompagnement, Écoute, Soutien : telle est ma VOCATION !

Etxean edo Hil beila lekuan

À votre service

Hitzordua zuen gustura finkatzeko Maite deitu 05.59.37.40.00 zenbakira

euEuskara